XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

26 Parisaitarr itsu ori! Ontzi ta azpillen barrnekoa lenen garbi ezazu, azalekoa garbitu dedin.

27 Zuen zori txarra, idazlari ta parisaitarr azalutsok! azaletik ederr gizonei ageri ta barnetik illen ezurrez ta edolako satsez beterik dauden illobi zurituen antzekoak zerate-ta.

28 Orrela zuek ere, azaletik zindo gizonei ageri, ta barrnetik lizunkeriz ta gaiztakeriz beterik zaudete.

29 Zuen zori txarra, idazlari ta parisaitarr azalutsok! igarrleen illobiak eraiki ta zindo ziranen oroitalluak apaintzen dituzute, ba, 30 ta darasazute: gure arbasoen aldian bizi izan ba'giña, ez gentozkieke igarrleen odolketarako lagun.

31 Orrela, zeron aitorrez, igarrleak il zitutenen seme zerate, 32 zuen arbasoen neurria beterik.

33 Suge ta ziraunkumeok; sulezerako epayari nola iges dagiokezute?.

34 Izan ere, Nik igarrle, ikastun ta yakitunak bidaltzen dizkizuet; zuek, berriz, ayetako batzu il ta gurutzatuko dituzute, ta zuen sinagogetan batzu ebaindu ta iriz iri esetsiko dituzute, 35 gañera datorrkizuen lurr gañean ixuritako odol zindo guzia, Abel zindoaren odoletik asi ta yauretxetik opamairako artean il zenuten Baraki'ren seme zan Zakari'ren odoleraño.

36 Ziñez dasaizuet; gizaldi aundi guzi auek gañera datozkioke.

37 ¡Yerusalen, Yerusalen, igarrleak il ta zugana bidaliak arrikatzen dituzun ori! ¡Zenbatetan zure umeak bildu nai nitun, olloak egapean bere txitaldia bezela, ta zuk ez zenun nai!.